XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

248. Kaisar'entzako zerga-ordainketa (Mt. 22, 15 22; Mk. 12, 13 17; Lk. 20, 2 26).

Orduan, pariseotarrak joan eta alkarregaz itundu ziran Jesus izketan arrapatu ondoren, agintarien eta jaurlarien eskuetan jarteko.

Onetarako, zelatan jarririk, euren ikasle batzuk Erodestarrakaz bialdu eutsoezan, itzen bat zintzo-azalez jaso egioen.

Eta itandu eutsoen: Irakasle, ba-dakigu egizale zarana ta Jaungoikoaren bidea egiz irakasten dozuna, ta iñoren ardurarik ez dozuna ez dozu nor nor dan begiratzen-eta.

Esan egiguzu, zer deritzazu? Kaisar'i zerga emotea zillegi (bidezko) da, ala ez?.

Baiña Jesus'ek, arein gaiztakeria ta maltzurkeria ezaguturik, esan eutsen: Zer dala-ta zirikatzen nozue, azalutsok? Ekarri egidazue txanpon bat, ikusteko txanpona ekartzen dau, erantzuna arengan indartzeko, arrisku aundiko erantzuna: baiezkoa esan ezkero, judar erri osoa aurka jarriko litzakeo; ezezkoa esan ba'dagi, barriz, erromatar agintariak eskua ezarriko dautsoe... orrela iñoen pariseotar areik.

Ta denario bat erakutsi eutsoen.

Eta Jesus'ek dirautse: Irudi ta irakurgaiok norenak dira? dirua erabiltea, mesede bat zan; eta eroian irudiak, esker ori egin eban agintaria adierazoten eban, Kaisar'enak, dirautsoe.